Artisau Garagardoa Euskal Herrian

Euskeraz | Castellano

Euskal Herrian ez da artisau garagardo ekoizpen eta kontsumitzearen ohiturarik izan, eta naiz eta europan korronte honi gehitzen azkenetarikoa izan, indarrarekin sartu da artisau-garagardoaren munduan. Azkenetariko izate honek ere mesede egin dio, beste lekuetako esperientzietatik ikasteko balio izan zaio enpresa berriei.

Estatu Batuetan hasitako artisau garagardoaren korrontea, Erresuma Batuan, Kanadan, Herri Beheretan, Alemanian edo Irlandan izan zuen isla segituan. Beranduago Italian, Eskandinavian, Argentinan, Txilen eta Euskal Herrian jarraitu diogu.

Españako pertsonako litroen kontsumoa (2015), 40 litro ingurukoa da urtean, guztira 33.620.000 Hl ekoiztu zirelarik 2015.n urtean. Horietatik 100.000 Hl, gehienez, kontsideratzen dira artisau garagardo bezala. Horrek esan nahi du kontsumitzen denaren %0,3 -ko merkatu kuota dutela artisau-garagardotegiek. Euskal Herrian portzentai horiek motelagoak dira; Euskal Garagardo Elkarteak, garagardotegi txikiek, gaurko egunez, %0,1ko merkatu kuota izango dutela kalkulatzen dugu.

Estatu Batuetan artisau garagardoak, merkatu kuotaren %12,2 du, %8,4 Erresuma Batuan, % 6,5 Kanadan, %3 Frantzian. Euskal Herrikoarekin alderatuta, hasteko nahikoa toki dagoelakoan gaude.

Euskal Herrian guztira: 30 garagardo fabrika daude
Euskal Autonomi Erkidegoan: 18
Araban: 3
Bizkaian: 7
Gipuzkoan: 8
Nafarroan: 8
Iparraldean: 4

 

Basque Beer

Euskal Garagardo Elkartea – Basque Beer, euskadiko garagardogileak biltzen dituen elkartea da.

More Posts - Website

Follow Me:
TwitterFacebookGoogle Plus

Basque Beer

Euskal Garagardo Elkartea – Basque Beer, euskadiko garagardogileak biltzen dituen elkartea da.

También te podría gustar...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *