BOGAK GARAGARDO PIRATA BERRIA MERKATURATU DU!

[EUS]:

Ihauteri garai bete-betean eta Bilboko Itsas-museoaren ingurua baliatuz, Boga kooperatiba Atyla eskola-belaontzi klasikora igo da garagardo pirata berria aurkezteko. Stout estiloko garagardo beltza da, kafe, txokolate eta banilla ikutuak dituena.  Garagardo hau beste pauso bat da suspertzeko eta gurean errotzeko munduko hainbat txokotan arrakasta izaten ari den garagardoaren kultura garaikidea, izan ere, bertako jarraitzaileak gero eta gehiago dira.

Garagardo kooperatibak hogei bat aurkezpen egingo ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako taberna eta ekitaldi askotan. Bertan, ekoizpen prozesuaren berezitasunak ezagutu eta produktu berriaren ñabardurak dastatu ahal izango dira. Lehenengoa bihar bertan egingo da Bilboko Kale Nagusian Konpartsekin batera, aratusteetako larunbatean, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Lantegia ofizialki inauguratu eta urte betera, lortutako emaitzak onak izan direla azaldu dute: 250 salmenta puntutan 60.000 L saldu dute, dagoeneko 4 gazteri eman diete lana eta 3 garagardo mota merkaturatu dituzte. Orain, instalazioen handitze eta garatze prozesuan daude bete-betean, garagardoen izaera aberasteko eta jarraitzaile berriak erakartzeko. Horrela, Bogaren lantegiak 300.000 L-ko ekoizpen gaitasuna izango du 2021. urterako.

Itsas Museoaren tabernan, aukera egon da merkatuko piratena izateko jaio den garagardoaren aurrerapena dastatzeko. 2000 L-ko sorta esklusibo eta mugatu honen asmoa da garagardo artisauaren zaleak asebetetzea eta neguko azkenengo txanpa berotzea.

[CAS]:

¡BOGA LANZA SU NUEVA CERVEZA PIRATA!

En pleno carnaval y aprovechando el entorno del museo marítimo de Bilbao, la cooperativa de cerveza Boga se sube a bordo del clásico velero y barco-escuela Atyla para presentar su nueva cerveza pirata. Una cerveza negra estilo Stout con toques a café, chocolate y vainilla. Un paso más en su labor de ampliar la cultura cervecera moderna que en otros rincones del Mundo está cosechando un gran éxito y contribuir a arraigarla en nuestra tierra donde cada vez están surgiendo más adeptos.

La cooperativa cervecera realizará una veintena de presentaciones exclusivas en establecimientos hosteleros y eventos de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba, donde se darán a conocer los detalles del proceso de elaboración y se podrán saborear todos los matices del nuevo producto. La primera de ellas se realizará mañana, sábado de carnavales, junto a las comparsas de Bilbao en la Gran Vía a partir de las 12:00 del mediodía.

En su primer aniversario desde que inauguraran oficialmente la fábrica, han dado a conocer los buenos resultados cosechados, habiendo vendido 60.000 L en 250 puntos de venta, empleado a cuatro jóvenes y habiendo lanzado tres cervezas al mercado. Ahora, están inmersos en una nueva ampliación y desarrollo de sus instalaciones para seguir enriqueciendo el carácter de sus cervezas y atraer a nuevos seguidores, además de lograr aumentar la capacidad productiva hasta 300.000 L para el año 2021.

En la terraza del Museo Marítimo se ha podido catar un avance de la cerveza que pretenden sea la más pirata del mercado. Un lote exclusivo y limitado de 2.000 L que dejará un buen sabor de boca y calentará a los amantes de la cerveza artesana lo que queda de invierno.

Boga garagardoa

Euskal garagardo kooperatiba | Cooperativa de cerveza vasca #GureZaporea

More Posts - Website

Follow Me:
TwitterFacebookLinkedInGoogle PlusYouTube

Boga garagardoa

Euskal garagardo kooperatiba | Cooperativa de cerveza vasca #GureZaporea

También te podría gustar...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *