Intermaltara bisita

Intermalta San Adrianen (Nafarroan) du instalazioetako bat. Besteak, Sevillan, Albaceten eta Portugalen ditu. Intermaltako jabeak %47n frantziako enpresak dira ( malta ugari bidaltzen du, Pasaiako portua bitarte), %47a espainiako garagardo industria handiek eta gelditzen dan apurra Euskal Herriko nekazal kooperatibena da.


Euskal Kooperatiba hauek, bazkide bezala, lehen lerroko hornitzaile dira garagarra Intermaltari saltzerakoan, beraz berton ekoizten dan maltarik gehiena Euskal Herrikoa da. Hauen artean Garlan Arabar Kooperatibarena.

San Adriango fabrikak 160.000 tn ekoiztu ditzake urtean. Intermaltak dituen fabriken artean kapazitate gehien duena dalarik (talde osoa 360.000 tn ekoizten ditu urtean).

Intermaltak, kalidade haundiko, malta baseak ekoizten ditu: Pils Vienna, Pale Ale eta Munich. Eta orain gitxi malta baltzak ekoizten hasi da (Andosillako tostaderoan).

Egin genuen bisitan, garagarra busti, ernatu, garbitu eta sikatu nola egiten duten erakutsi ziguten.

Intermaltako arduradunek EGEko ekoizleak gonbidatu zituen instalazio eta ekoizpena ezagutzeko.

Bertoratu ziren EGEko ordezkariek oso harrera ona izan zuten, eta Intermaltak garagardo ekoizle txikientzako prestatzen ari den proiektu eta inbertsioak erakutsi eta horiei buruz hitz egiteko parada ona izan genuen.

Garagardogile zaharrenak gogoratu zuten nola hasieran malteria haundi hauek, nahikoa erreparo zutela malta sakutan garagardogile txikiei saltzen. Garagar malta mota bi besterik ez ziguten saltzen gainera. Orain ordean «silo» propioak jarri digute garagardogile txikientzat eta hainbat malta mota ezberdin prestatzen dizkigute. Hurrengo aurrerapausoa logistikarena izango dela esp

ero dugu, bai eurei eta bai guri nahikoa enbarazu sortzen digulako bertora malta bila joatea.