179/2014 DEKRETUA, irailaren 23koa, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa «Lehiatu Sustapena Programa».

Dekretu hau onartu eta argitara emateko arrazoia da laguntzea nekazaritzako euskal produktuak eta elikagaiak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetara ateratzen. Nekazaritza- eta elikagai-industriaren ekoizpen- eta merkataritza-egiturek gaitasuna dute lehen sektoreko lehengaien eraldaketatik sortutako produktuak merkaturatzeko. Laguntza hauen bidez, indartu egingo da onuradunek kanpoko merkatuetan egiten duten sustapen-lana, bai beste merkatu batzuetara zabaldu daitezen, bai egun duten presentzia sendotu dadin.

Ayudas a la investigación, desarrollo e innovación de los sectores agrario, alimentario y pesquero de la CAE – Programa Berriker 2014 (capítulos II, V y VII): Cerrado el plazo.

AGINDUA, 2014ko urriaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinen bidez iragartzen baitira prozesuen alorreko berrikuntza proiektuen 2014ko deialdirako diru-laguntzak, urriaren 7ko 423/2013 Dekretuaren babesean emanak, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa (Berriker programa).

Urriaren 7ko 423/2013 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa da (Berriker programa), 2013ko azaroaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 225 zenbakian, argitaratua, eta haren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza piztu eta bultzatzeko laguntzen erregimena ezarri eta arautzea.

Deja un comentario