Zapore Bereizgarria

Euskal Garagardoa - Basque Beer garagardoek, berezi egiten dituzten ezaugarri amankomunak dituzte. Ekoizpen prozesuak hasieratik bukaerara zaintzearen emaitza dira horiek. Basque Beer bat nolakoa den jakin nahi al duzu?

Ezaugarriak

sello-simbolo-basque-beer

Kalitatezkoa

Mimoz zaintzen ditugu lehengaien aukeraketa eta ekoizpen prozesua, zapore eta esperientzia bakarrak eskaintzeko helburuarekin. Basque Beer bat hartzen duzunean, bere kalitatea nabarituko duzu zurrupada bakoitzean.

euskal-herria-basque-beer

Bertakoa

Ekoizpena Euskadin kokatzen da, bertako lehengaiak eta hornitzaileak lehenetsiz eta lurraldeko sustapen ekonominko eta gastronomikoa bultzatuz. Pribilegiatuak gara eskaintza gastronomikoari dagokionez eta hori, bere jatorria galdu gabe geroz eta aukera gehiago eskaintzen dituen garagardoaren sektoreari ere aplika diezaiokegu.

hop-simbolo-basque-beer

Naturala

Ez ditugu gehigarri ez kontserbagarri artifizialik erabiltzen, urez, lupuluz, garagarrez eta legamiz egindako garagardo naturala lortzen dugularik.

beer-simbolo-basque-beer

Izaera propioduna

Garagardogile bakoitzak bere izaera eta ñabardurak ditu, gure lurraldeari lotutako historioetatik abiatuta. Honi esker, oso ezaugarri bereziak eta identifikagarriak dituzte.

Ba al zenekien...

sabias-que-basque-beer-euskal-garagardoa

%2 Euskal garagardoa

Kontsumitutako 100 garagardotatik 2 euskal garagardoak dira.

sabias-que-basque-beer-euskal-garagardoa

1.250.000 litro

ekoiztu ziren EAEn 2018an.

sabias-que-basque-beer-euskal-garagardoa

292 Garagardo mota

Euskadin 292 garagardo mota ezberdin daude. Horietatik, 167 edizio bereziak dira.

sabias-que-basque-beer-euskal-garagardoa

+%30

Ekoizpenaren igoera.

sabias-que-basque-beer-euskal-garagardoa

%54 eta %19

Euskal garagardoaren %54 Euskadin banatzen da. %19 Frantzia, Finlandia, Errusia, Portugal, Erresuma Batua eta Alemaniara esportatzen da, besteak beste. 

sabias-que-basque-beer-euskal-garagardoa

12.000 pertsonek

hartu zuten parte euskal garagardo ekoizleek antolatutako ekitaldietan. Ekitaldi propioa dugu: Basque Beer Fest.