Garagardoaren sektorea osasun krisiaren aurrean batuta

AECAI, GECAN, Asossiació de Cerveseres Valencianes eta Euskal Garagardoa – Basque Beer-ek, jakinarazpen ofiziala argitaratu dute gaur, egungo osasun krisiaren inguruan hartutako neurri bateratuen berri emanez.

Neurri horien artean daude instalakuntza eta ibilgailuak krisi honetan egon daitezkeen beharrak asetzeko eskaintzea edo erabilgarriak izan daitezkeen desinfekzio eta garbiketa produktuak eskaintzea. Modu berean, osasun krisiak sektorean izandako eragina aztertu eta argitaratzeko konpromezua hartu dute. Azkenik, eragileek sektorearen parte diren norbanako eta erakundeak laguntzeko daudela gogorarazi nahi izan dute, elkarte ezberdinetako kide izan ala ez.

Jakinarazpen osoa hemen.