Elkartea

Zergatik jaio gara?

Euskal Garagardoaren Elkartea gara, 2014an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea. Sorrera, Euskal Herrian ekoizten den garagardoaren sektoreko kideak batzeko beharrak bultzatu zuen eta elaboratzaile guztiei laguntzeko tresna izatea da bere xedea.

Bertako ekoizpenik gabeko hamarkaden ostean, garagardoaren maitale talde bat gure ekimenak garatzeko gai izan ginen, gure fabrika eta marka propioak sortuz. Orain pausu bat haratago goaz, Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektiboaren bitartez indarrak batuz.

Mimoz egindako bertako, kalitatezko eta nortasun handiko garagardo naturala eskaintzen dizugu.

Bilatu gure bereizgarria, bilatu Basque Beer eta gozatu garagardoaz!




Gure helburuak

Elkartekideek kalitatearen, iraunkortasunaren eta tokiko ekonomiaren eta enpleguaren garapenaren aldeko apustua egiten dugu, ondorengo helburuak edukitzeaz gain:

  • Euskadin ekoiztutako garagardoaren garapena, ezarpena eta promozioa.
  • Tokiko nekazariekin ditugun akordioen bitartez, Euskadin zerealen eta lupuluen labore tradizionalak hobetu eta bulzatzea, legamien inguruko ikerkuntza eta garapenarekin batera.
  • Euskadin ekoiztutako garagardoaren bereizgarri, marka kolektibo eta kalitate marka baten sorrera. 
  • Garagardoaren ekoizpenaren sustapena alor guztietan eta horretarako beharrezkoa den  formakuntza.
  • Euskadin garagardoaren kultura bultzatzea.
  • Garagardoaren sektorean egon daitezkeen iruzur kasuak salatzea, osasun araudi eta arau fiskalak betetzea ziurtatzearekin batera.

Gure balioak

Gardentasuna

Elkarteak konpromisoa hartu du bere barne-dokumentu guztiak erakusteko, hala nola estatutuak, “Euskal Garagardoa-Basque Beer” markaren erregelamendua, elkarte-akordioak… garagardoa egiten duten Euskadiko edo Euskaditik kanpoko fabrika guztiek eta kontsumitzaileek beren erabakien eta politikaren berri izan dezaten.

Inklusioa

Elkarteak talde inklusiboa izateko ahalegina egin du eta horretan jarraitzea da bere asmoa. Bere barnean desberdinak hartzen ditu eta Euskadin garagardoaren ekoizpena garatzeko eta sustatzeko formulak bilatzen ditu, garagardoaren kultura bultzatuz eta Euskal Autonomia Erkidegoan zerealen eta lupuluen landaketak sustatuz.

Sukaldea, sukaldea, sukaldea

Gure fabriketako sukalderik onenak gure bezeroei garagardorik onenak emateko; gure bazkideekin sukalde-lan onena elkartea tresna gisa erabil dezaten euren hobekuntzarako; eta euskal gizartearekin egindako sukaldaritzarik onena, emandako laguntzagatik eskerrak emateko.

Kalitatea hobetzea

prestakuntza emanez eta ezagutza hobetuz.