Elkarteak, Euskadiko garagardo ekoizleentzat laguntza tresna izatea bilatzen du batez ere. Horregatik, Euskal Garagardoaren Elkartera batzeak baditu, batez ere bazkideentzat, onura batzuk:
Modu kolektiboan modu indibidualean aurrera atera ezingo genituzkeen ekimenak atera ditzakegu aurrera. Egin bat elkartearekin eta lagundu gaitzazu aurrera egiten!
Laguntza tresna
Marka Kolektiboa
Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektiboa eta bereizgarria sortu ditugu. Bazkide izateak, marka hau erabiltzeko eskubidea ematen digu.
Ekitaldiak eta azokak
Elkartutako markei ikusgarritasuna emateko eta hauek eskaintzeko Basque Beer Fest ekitaldiak antolatzen ditugu. Gustoko Azoka edo Barcelona Beer Festival bezalako azoketan parte hartzen dugu, bertan marka kolektiboa zein bazkideen produktuak ezagutzera emanez.
Elkarbizitza
Elkartekide ezberdinen garagardoen bizikidetza bultzatzen dugu salmenta puntuan. Ez diogu elkarri betorik jartzen.
Ikerketak
Gure sektorearen inguruko lehen azterketa bultzatu dugu Eusko Jaurlaritzarekin batera.
Hitzarmenak
HAZI Fundazioarekin dugun kolaborazio akordioari esker, Euskadiko garagardo ekoizleei zuzendutako gutxienez bi formakuntza ziklo antolatzeko baliabideak ditugu.
Kolaborazioak
Euskadiko laborategi eta Startup ezberdinekin esklusibitatean ditugun kolaborazioei esker, gure bazkideen produktuen kalitatea hobetzen dugu.