Gurea.

Mimoz egindako bertako, kalitatezko eta nortasun handiko garagardo naturala eskaintzen dizugu. Bilatu gure bereizgarria, bilatu Basque Beer eta gozatu garagardoaz!

Elkartearen zergatia

Euskal Garagardoaren Elkartea gara, 2014an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea. Euskadiko garagardo ekoizleek indarrak batu ditugu kalitatearen eta jatorriaren bereizgarri den marka kolektiboaren bitartes: 
Euskal Garagardoa - Basque Beer

Ezaugarriak

sello-simbolo-basque-beer-euskal-garagardoa

Kalitatezkoa

Mimoz zaintzen ditugu lehengaien aukeraketa eta ekoizpen prozesua, zapore eta esperientzia bakarrak eskaintzeko helburuarekin. Basque Beer bat hartzen duzunean, bere kalitatea nabarituko duzu zurrupada bakoitzean.

euskal-herria-basque-beer-euskal-garagardoa

Bertakoa

Ekoizpena Euskadin kokatzen da, bertako lehengaiak eta hornitzaileak lehenetsiz eta lurraldeko sustapen ekonominko eta gastronomikoa bultzatuz. Pribilegiatuak gara eskaintza gastronomikoari dagokionez eta hori, bere jatorria galdu gabe geroz eta aukera gehiago eskaintzen dituen garagardoaren sektoreari ere aplika diezaiokegu.

hop-simbolo-basque-beer-euskal-garagardoa

Naturala

Ez ditugu gehigarri ez kontserbagarri artifizialik erabiltzen, urez, lupuluz, garagarrez eta legamiz egindako garagardo naturala lortzen dugularik.

beer-simbolo-basque-beer-euskal-garagardoa

Izaera propioduna

Garagardogile bakoitzak bere izaera eta ñabardurak ditu, gure lurraldeari lotutako historioetatik abiatuta. Honi esker, oso ezaugarri bereziak eta identifikagarriak dituzte.

Baliabideak

Lagunak