caracteristicas-basque-beer-euskal-garagardoa

On-Line Ikastaroa: Zerga bereziak (SILICE) + Garagardo Garratzak

Euskal Garagardo Elkarteak, HAZI-rekin elkarlanean, ikastaro bi antolatu ditu abendurako. Ikastaro hauek debaldekoak dira eta edozeinek hartu dezake parte, elkartean posta elektronikoan izena emonda (ege@basquebeer.eus) edo ikastaro bakoitzean dagoen loturan.

1 Ikastaroa – SILICIE: Zerga Berezien deklarazioa, garagardo fabrika, ardo ekoizpen/upelategientzako – Webinar On-line ikastaroa (iraupena 2 ordu, goizez, abenduaren 2-an. Ordutegia zehaztu gabe)

SILICIE (Suministro Inmediato de Libros de Información Contable de Impuestos Especiales): 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Zerga Berezien Kontabilitate Liburuen aurkezpenaren ordez, Foru Ogasunen Egoitza Elektronikoaren bidez kontabilitate-idazpenak elektronikoki hornitu dira. Beraz, mugimendu guztien berri eman behar zaie Foru-Ogasunei, berariazko erregelamenduan ezarritako formatu, epigrafe, eduki eta epeen arabera.
Lehengaien eta amaitutako produktuen izakinen eta mugimenduen aitorpen hori egunerokoa izango da urtean 100.000 L baino gehiago egiten dituzten ekoizle, gordailu fiskal eta alkohola, edari alkoholdunak eta ozpina jasotzeko gordailu guztientzat.
Aldaketa errazteko, 2021era arteko luzapena onartu da; beraz, SILICIE sistemari egin beharreko lehen aitorpena 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera egin beharko da, eta 2020ko ekitaldiko idazpenak 2020ko uztailaren 1etik 2021eko urtarrilaren 15era bitarteko aldian hornitu beharko dira.
Hori dela eta, data hori gertu dagoenez, informazioa emateko eta eragindako enpresen zalantzak argitzeko Web-prestakuntza bat programatu dugu.

Izena emoteko, doitu hemen edo ege@basquebeer.eus

2 ikastaroa – Garagardo garratzak egiteken ikasi era errezean – Webinar online formakuntza (1,5 ordu, abenduaren 1-a)

Gaur egun, garagardo garratzak (sours beers) modan daude, eta gero eta ezagunagoak dira garagardoen merkatuan. Interesa handituz doala eta, horrelako garagardoak ekoizteko teknika eta metodo jakin batzuk behar dira, ahalik eta modurik egokien eta kontrolatuenean egina ahal izateko. Aukera erraz eta eraginkor bat da azido laktikoaren bakterioek kultibo puruak erabiltzea (Lactobacillus spp.), formatu lehorrean, kultibo horiek hedatu edo mantendu beharrik gabe, baita ere ez-saccharomyces anduiak erabiltzea, horiekin helburu bera lortu baitaiteke. Aurkezpenak erakutsiko ditu azidifikatze metodo nagusien errepaso bat (tradizionalak eta modernoak), mikroorganismo arduradunak eta horiek erabiliz lortutako emaitza arrakastatsuak.

Izena emoteko: HAZI-ren web orrialdean edo gure posta elektronikora idatzi.

Oharra: HAZI-ren orrialdean, Arkauten dala dio, baina formakuntza On-Line izando da.